ENPRESAAusolan 

 

IZEN EMATEA: 

 

  • Izen ematea epe barruan egiten dutenek: 

 

  • - OHIKO BAZKALTIARRA: Gutxienez astean behin joaten direnak eta lan/guraso banaketagatik astez aste edo hilez hil txandaka ibili daitezkeen ikasleak. Kuota eguneko 4,60 euro izango da. 

  • - EZ OHIKO BAZKALTIARRAK: Aurreko sailkapenetatik kanpo geratzen diren ikasleak dira. Egoera honetakoak onartzeko ezarritako irizpideak jarraituko ditugu. Kuota eguneko 5,20 izango da. 

  • - Iraila eta ekaina aukeretan adierazitakoa aintzat  hartuko da taldeak eta kuotak antolatzeko.  

 

  • Epez kanpo izena eman nahi izanez gero, lekua baldin badago bakarrik onartuko da eta eguneko 5,20 euro ordainduko da, nahiz eta, egunero bazkaltzen gelditu. 

 

  • Ikasturtean zehar, ohikoren batek baja emateko, 15 egun lehenago abisatu beharko du. Aurrerago berriro hasi nahi badu, lekua baldin badago, ez ohikoen kuota izango du. 

 

KOBRANTZA ETA DIRU ITZULKETAK 

 

  • Ikasle bakoitzaren urteko gastua 10 KUOTATAN KOBRATUKO da. 

 

  • AURREKO IKASTURTEAN BEKADUNA IZAN BADA, DATORREN IKASTURTEAN BEKAREN ERANTZUNA IRITSI ARTE EZ ZAIZUE KOBRATUKO, BALDIN ETA, KONTRAKOA ADIERAZTEN EZ BADA. AURRERAGO, KOBRAKETA EGITEA EDO EZ, BEKAREN ERANTZUREN BAITAN GELDITUKO DA. 

 

  • Bankuak kuota bat Ikastolara itzuliz gero, bankuak zehaztutako interesa kobratuko zaizue. Zorra idazkaritzan eskuz kitatu daiteke edota bestela, transferentzia bidez ordaindua daiteke.  

  • %50 itzuliko da honako kasuetan: 

  • - Ikastolako irteeretan. 

  • - Jankidea ez bada jangelara astean gelditzen den kopuru haina etortzen, aldez aurretik abisua pasa bada. 

  • Jangela hainbat arrazoiengatik ixten bada, egunaren % 100 itzuliko da. 

  • Gertakari desberdinengatik egingo diren itzulketak ekaineko kuotan egingo dira. 

 

DIETA MOTA 

 

  • Haurrak alergia edo intolerantzia badu jangelako arduradunari jakinarazi behar zaio. Dieta berezirik beharko balu, medikuaren txostena behar da.  

 

  • Era berean, txerririk gabeko dieta, edo obolaktobegetarianoa arrainarekin eskatu daiteke. Aurreko kasu guztietan, jangelako arduradunarekin eskaera berezi bat bete eta sinatu behar da. 

 

  • Haur Hezkuntzako ikasleek jangelarako mantala ekartzea gomendatzen da, izena jartzea beharrezkoa da. 

 

 

 

ABISUAK 

 

  • Ikasle batek egun batean edo gehiagotan jangela ez badu erabili behar, JANGELAKO ARDURADUNARI telefonoz edota emailez adierazi beharko dio. Dieta berezia dutenek, ordea, bi egun lehenago abisatu beharko dute beraien eskaera ezeztatu ahal izateko. 

 

Edozein zalantza, argibide edota abisutarako: 

 

  • - TELEFONOA: 943 550490