EURONET 50/50

Ekimen hau Euronet 50/50 europar Proiektutik eratorrita sortu da; horren bitartez, eraikin publikoetako energia aurrezpena sustatzen da, energiaren erabileran eta kudeaketan jardunbide egokiak aplikatuta. Aplikatzen den metodologia lortutako energia-aurrezpenari pizgarri ekonomikoak ematean datza. Horretarako, konpromiso bat sinatzen da Udalaren eta urumea ikastolaren artean; horrela, lortutako aurrezpen ekonomikoen erdia itzultzeko konpromisoa hartzen du Udalak, eta jardunbide egoki sorta bat aplikatzera eta proiektua zuzentzera konprometitzen da ikastetxea.Horrekin guztiarekin, honako emaitzak lortu nahi dira:

Energia-kontsumoa murriztea lortzea, eskolako komunitatearen jokaerak aldatuta eta ikastetxeetako energiaeraginkortasunari eusteko eta hori hobetzeko neurri txikiak hartuta.

Eskolako komunitateari berari paper garrantzitsua ematea energia aurrezteko ideiak eta neurriak proposa ditzan.

Energia-eraginkortasunari buruz sentsibilizatzea, eta neurrien aplikazioa proiektutik harago eramatea.

Instalazioetan beste proiektu, jarduera edo hobekuntza batzuk finantzatzea, energia-kontsumoan aurreztutako diruarekin. 

Ikusinahi baduzu eskolan zer egiten ari garen egin klik irudian!!

Ikastolako Euronet gunea  Hernaniko Euronet gunea