EUSKARA

EUSKARA 

 

Urumea Ikastolak hezkuntza eta hizkuntza proiektuaren ardatza euskara izanik, pertsona eleaniztasunak formatu nahi ditu: ikasleen komunikazio konpetentzia garatzea, bizitzako egoera eta behar guztietarako tresna eragingarri gisa hizkuntza erabil dezaten. Eleaniztasunaren alde apustua egin ez ezik (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa), argi du beste hizkuntzak ikasteko abiapuntua euskara izan behar dela. Euskara izango da beste ikaskuntzen oinarri eta baita eremu guztietan erabiltzeko lehen komunikazio tresna ere.

 

Ikastolak txertatuta dagoen komunitatean euskararen normalizazio prozesuan eragile izan nahi du eta horretarako bestelako gizarte eragile zein instituzioekin lankidetzan jarduteko borondatea du. Era berean, Ikastolak bere hezkuntza komunitatearen barne bizitza euskaraz gauzatu nahi du, mota guztietako harremanetan eta, horretarako sortutako bitartekoetan, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa, garapena eta zabalkundea ziurtatu nahi du.

 

Urumea Ikastolaren helburu nagusia hezkuntza komunitateko partaideen arteko harremanetan euskarak duen lekua sendotu eta aberasteko urratsak ematea da. Euskararen erabilera bultzatu, kalitatea hobetu eta euskararen normalkuntzarako bide berriak ireki nahi ditu, maila pertsonalean, sozialean edota ofizialean. Gure esparruari dagokionez, eskolako helburu nagusia euskal hiztunak prestatzea eta trebatzea da eta ikastetxeko partaide garen guztiok (irakasleak, ikasleak, gurasoak, langile ez-irakasleak,…) honetan ari gara lanean. Hori lortzeko baliabide mota desberdinak erabiltzea beharrezkoak dira:

 

·         Formalak: eskolako jarduerak.

 

·         Ez-formalak: kirola, antzerkia, irratia,…

 

·         Informalak: atsedenaldietako harremanak, jantokia, txangoak,…

 

Hainbat eremutan eragin nahi dugu euskararen presentzia indartzeko eta, horrela, ikastetxearen antolakuntza orokorrean, irakasleak, ikasleak, gurasoak eta langile ez irakasleak eremuetan, normalkuntza bera sustatzeko erabakietan eta eskolaz kanpoko ekintzetan helburuak finkatzen ditugu urtero, motibazioa, ezagutza eta erabilera indartzeko, helburu horiei lotutako ekintza ugarien bitartez.
Besteak beste, antolatzen ditugu: bertsolaritza, txangoak, abesbatza, irratia, Sto.Tomas, Sta.Ageda, Euskaraz zinera, antzerkia, euskararen eguna...

 

Normalizazio bidean aurreratu nahi bada, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu; honetarako eguerdiko jangela garaiko euskara erabilera ere sustatu nahi dugu. Horretarako, hizkuntzaren erabilerari garrantzia emateaz gain, patio eta mahai jokoak burutzeko aukera ematen diegu ikasleei, jangelan lan hori burutzeko Dobera euskara elkartearekin formakuntza saioak antolatzen ditugularik.

 

Jangelan gelditzen diren haurrek bazkal ondoren libre gelditzen den denboran jolasteko eta ondo pasatzeko aukera dute. Ekintza honekin lortu nahi diten helburuak hauek dira:

 

·         Ikasgelaz gain, eskolako esparru guztietan euskararen erabilpena indartu eta hizkuntza normalkuntza geroz eta zabalagoa izan dadila.

 

·         Jangela orduak hezkuntza egoera bihurtu, ikasleek egoera hauen bidez, beraien ikas garapenerako ohitura iraunkorrak har ditzaten.         

 

·         Euskararekiko jarrera hobetu.

 

Azken finean:

Normalkuntza Proiektuaren motorea ikastetxean dago eta gure ardura da bertoko baliabideak euskararen normalizazioaren bidean jartzea, baina bide horretan ezinbestekoa zaigu gurasoen laguntza. Jendarte eleanitza lortzeko, euskararekiko jarrera positiboa eta motibazioa landu, herrian eta komunikabideetan euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko ditugun aukerak baliatu eta euskara ikasi eta erabiltzea denon zeregina baita.