ZAINTZA ZERBITZUA
ORDUTEGIA
Goizeko 7:30etatik-9:00etara
BALDINTZAK
- Zaintza zerbitzua erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da IGEko partaide izatea.
- Egun dugun egoerari esker zerbitzua malguagoa izango da.
- Sarrera ordu finkorik ez da egongo. Ordutegia 07:30etatik 09:00etara izango da, famili bakoitzaren beharren arabera.
- Izen ematea ikasturte osorako, hilabeterako edo egun solteetarako izango da. Lehenetsiko dira urte osokoak, ondoren hilabetekoak eta, lekua egongo balitz, egun solteetan izena ematen dutenenak. Hilabetekoek eta egun soltekoek bi egun lehenago abixatu beharko dute.
- Zerbitzu honen balioa hileko 40€koa izango da. Familian bi seme-alaba edo gehiago egongo balira ikastolan matrikulatuta, hileko balioa seme-alaba bakoitzeko 36€koa izango da. Egun solteak behar izanez gero, egun bakoitzeko 5€ ordainduko dira (ezingo dira 5 egun baino gehiago izan hilabetean). ORDAINKETA HILABETERO egingo da, JOAN ALA EZ JOAN.
- Zerbitzua bi gelatan egingo da eta bi begiralerekin.
- Eskaerak edukiera gaindituko balu, baremazio bat aplikatuko litzateke. Baldintza berdinetan dauden familiak tokatuz gero, zozketa egingo da.
- Azpimarratu nahiko genuke, familiek zerbitzuaren baldintzak onartu beharko dituztela.