INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA

Derrigorrezko irakaskuntzak, ikasleek garatu beharreko oinarrizko gaitasunen artean, IKT konpetentzia basikoak barne har ditzan lortu behar du:

  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu,Proiektu Kurrikularrean eta kudeaketan integratzea.
  • Ikasleek IKT tresnak autonomiaz eta modu egokian erabil ditzaten alfabetatzea.
  • IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.
  • Ikastolaren partaide desberdinen arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduen ezarpena.

IKTak erabiltzen dituen gizarteak eskola eremuaren berrantolaketa eragiten du. Ondorioz, ikastolak antolaketa eredu egokiak arakatu eta garatu behar ditu. Giza baliabideen egokitzapena antolaketa berriaren arabera, IKTak ahalbideratzen dituzten lan eredu berrietara egokituz. Baliabide materialen (azpiegitura, espazioak, errekurtso teknologikoak…) antolaketa ereduen aldaketak proposatu aprendizaia eredu desberdinetara egoki daitezen.

Zentzu honetan, esan Urumea Ikastolan izugarrizko aurrerakuntza eman dela azken urteotan.

Informatika gelaz gain, proiektoreaz eta ikusentzunezko beste baliabidez hornitzen ari gara hainbat gela.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan (eskola 2.0 proiektua dela eta) arbel digital eta ordenagailu minieramangarriaz hornituta ditugu gelak. Lehen eta bigarren zikloan ere arbel digitalaz hornitu dira gelak eta hurrengo pausoa falta den zikloa hornitzea izango da.

Aukera hauek guztiak baliatuz ikasleen autonomia bultzatu, elkarlana sustatu, eragile aktiboa bihurtu, erantzukizuna indartu, ikasten ikasteko ahalmena garatu, ezagutza kolektiboaren garrantziaz jabetu… izango dira gure jardunaren oinarri.

Eta nola aplikatzen dira teknologia berriak etapa ezberdinetan?

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailara iristerakoan, hau da, hiru urteko gelan, haurrak ordenagailuarekin lehen urratsak ematen hasten dira. Gelan landutakoaren osagarri modura, ordenagailuan hizkuntza, matematika, plastika,...indartzen dute ipuinak, puzzleak, marrazkiak eta hainbat ariketen bidez, modu interaktiboan, partehartzaile zuzenak bilakatuz.

Helburua, beraz, gelan landutakoa indartzeaz gain, txikitatik IKT konpetentzian trebatzen joatea izango da, ordenagailua ezagutzea, berarekin ohitzea,...

Haurrak asko motibatzen dira modu honetan lan eginez, oso gustura ari dira;  irudi eta soinu erakargarrien bidez, haurrak bertan azaltzen diren pertsonaiekin identifikatu eta oso arduratsu aritzen dira jolasean; jakinmin handia erakusten dute eta programak oso hizkuntza aberatsa erabiltzen du.

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzan, gelan Haur Hezkuntzan hasitakoari jarraipena emateaz gain, bereziki informatika gelan informatikako irakaslearekin trebatzeari zuzendutako programazioa eramaten dute aurrera gaitasun digitala bultzatuz.