MATRIKULAZIOA

MATRIKULAZIO EPEA

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen matrikulazioa otsailean egin ohi da.

Matrikula egiteko egunak komunikabideetan, ikastetxeetako eta Hekzuntza Ordezkaritzetako iragarki tauletan jakinarazten dira.

Matrikula egiteko epetik kanpo heltzen diren haurrek -otsailetik aurrera- Hezkuntza Ordezkaritzetan egin ditzakete matrikulak.

 

PROZESUA ETA DOKUMENTAZIOA

Matrikula ikastetxean bertan egiten da. Han eskura daitekeen inprimaki batean, matrikulatu behar den ikaslearen oinarrizko datuak adierazi beharko dira.

Inprimaki horretaz gain hainbat dokumentu eskatzen dira:

  • Familia liburuaren fotokopia
  • Aita edo amaren nortasun agiriaren fotokopia.
  • Erroldaren ziurtagiria
  • Haurraren bi argazki karnet tamainakoak

 

INFORMAZIOA, INTERESA DUTEN FAMILIEI

Ikastetxeari buruz edo matrikulazioari buruz informazio gehiago nahi izanez gero 943550472 telefonora dei dezakezue.

Matrikulatzeko interesa duzuen familiok aurretikan haurraren izena, jaiotze urtea eta harremanetarako telefonoa utz dezakezue eta matrikulazio epea baino lehen deituko zaituztegu hitzordua adosteko matrilulazio tramiteak egiteko eta informazio gehiago emateko.