GAZTETXO ALDIZKARIA
Hernaniko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek egiten duten aldizkaria da.
Lehen Hezkuntzako 4., 5., eta 6. mailetako ikasleek egindako lanez osatua dago.
1991ko ekainean argitaratu zen lehen alea, paperean soilik, eta halaxe iraun du 2007 arte. 2007an, berrituta, 41. alea argitaratu zen paperean eta euskarri digitalean.
Ikasturtero 2-3 ale argitaratzen dira.